Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rion

(Gr. Phasis). Georgiako mendebaleko ibaia. 314 km. Kaukasoko hegoaldeko mendietan sortzen da eta Itsaso Beltzean isurtzen du ura, Poti hirian. Lurralde oparo bat ureztatzen du, antzina Kolkida deitzen zena. Asiaren eta Europaren arteko muga eratzen zuen antzinako greziarren ustetan.