Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riopelle, Jean-Paul

Kanadar margolaria (Montréal, 1923). Tachismo (frantseseko tache-tik ["orban"] hartua) izenez ezagutzen den arte higikundearen ordezkari aipagarrienetako bat. Tachismoaren jarraitzaileek kolorezko orbanak margotzen dituzte ausaz. Riopellek bat-bateko margolantzat har daitezkeen obra sail bat egin zuen. 1950az geroztikako lanetan pintura zerrenda lodiak erabili zituen argitasun handiko mosaiko halako batzuk eratzeko. Geroztikako lan askotan, 1956tik aurrera margotu zituenetan batez ere, zurigune handiak utzi zituen koadroetan, eta askatasun eta espazio efektu bitxia lortzen zuen.