Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riom

Frantziako erdialdeko suprefetura hiria (Puy-de-Dôme, Auvergne). 17.962 biztanle. Erdi Aroko elizak eta etxeak. v Historia. Auvergne edo Auverniako dukerriko hiriburua izan zen 1360-1530 urteen bitartean. v Riom-go auzia. 1942ko otsailean Frantziako gobernu kolaborazionistak goi politikari (Blum, Daladier eta G. La Chambre) eta agintari militar (Gamelin eta Jacomet) batzuen aurka egin zen prozesua, 1939an oste alemaniarren aurka jo eta, 1940an, Frantzia galbidera eraman zutelako salaketapean. Pétain-en aginduei jarraituz hasi zen auzia eta bertan behera utzi behar izan zuten 1942ko apirilean. Alemaniar nazien esku utzi zituzten auzipeturiko gehienak.