Rio Grande do Sul
Brasilgo hego muturreko estatua, Ozeano Atlantiko ozeanoaren ertzean eta Uruguaiko eta Argentinako estatuen mugan. 282.184 km2 eta 8.888.500 biztanle. Mugak: iparraldean, Santa Catarina estatua; mendebalean, Argentina (Misiones, Corrientes; Uruguay ibaiak eratzen du bi estatuen arteko muga) hegoaldean Uruguai, eta ekialdean, Atlantiko ozeanoa. Hiriburua: Porto Alegre. Hiri nagusiak: Pelotas, Rio Grande, Caxias do Sul. v Orografia eta klima. Parana-ko goi-ordokia dago iparraldean (600-900 m gora). Geral eta itsasaldeko Mar mendiek hausten dute ordokia. Kostaldea pikatu samarra da iparraldean, Porto Alegre hiriraino. Hegoaldekoak lur behereak dira (450 m gora, gehienez), Jacui eta haren adarra den Taquari ibaien haranetan, eta itsasertzetik gertu aintzira handiak daude (Patos, Mirim). Tenperatura 20 °C-koa da urtean batez beste, baina alde handiak dira zenbait eremutan, sasoien arabera. Euria, 1.300 mm urtean. v Ekonomia. Rio Grande do Sul Brasilgo nekazaritza lurralde garrantzitsuena da (garia, patata, artoa, soja, arroza, tabakoa, mahastiak). Porto Alegre da industria alde nagusia. Ikatz hobiak (San Jeronimo, Jacui ibaiaren ertzean). v Historia. Europarrak iritsi zirenean tupi-guarani, ge eta guaycuru herriak bizi ziren lurralde hartan. XVII. mendean ekin zioten portugaldarrek kolonizazioari eta 1754. urtetik aurrera liskarretan ibili ziren portugaldar eta espainiar kolonizatzaileak lur haietaz jabetzeko asmoz. XIX. mendean, gerra zibilak izan ziren 1870 arte.
- Rio de la Plata
- Rio de la Plata
- Rio de Oro
- Rio de Oro
- Rio Grande do Norte
- Rio Grande do Sul
- Rio Grande
- Rio Grande
- Rio Muni
- Rioja
- Riom