Rijk, Rudolf P G de
Holandar hizkuntzalari eta euskaltzalea (Amsterdam, 1937). Euskara ikasi zuen gaztetan, hizkuntzalaritzako ikasketak egiten ari zela, eta euskararen irakaskuntzaren arduradun da Leiden-go unibertsitatean. Euskal erlatiboei buruz egin zuen tesia. Lan ugari argitaratu ditu euskarari buruz. Euskaltzain urgazle egin zuten 1965ean eta ohorezko 1991n.