Rikardo
Normandiako hiru dukeren izena. v Rikardo I.a. (Rikardo Beldur Gabea deitua). Normandiako dukea 942-996 bitartean (932 - Fécamp, 996). Gilen I.a Ezpata-Luzearen seme eta ondorengoa izan zen. Luis IV.a Frantziako azken karolingiarraren aurka borrokatu zen eta Capet dinastiari lagundu zion Frantziako erregetza hartzen. v Rikardo II.a. (Ona deitua). Normandiako dukea 996-1027 bitartean (1027an hila). Rikardo I.aren seme eta ondorengoa izan zen. Gupida gabe zapaldu zituen matxinaturiko laborariak, Frantziako erregeari lagundu zion burgundiarren aurkako gerran eta guztiz babestu zuen Eliza arazo guztietan. v Rikardo III.a. Normandiako dukea 1027 urtean. Rikardo II.aren seme eta ondorengoa izan zen. Roberto I.a anaiak hil zuen, pozoiturik antza, koroatu eta berehala.