Rihm, Wolfgang
Alemaniar musikagilea (Karlsruhe, 1952). Konposizioko ikasketak jaioterriko kontserbatorioan egin ondoren, Stockhausen eta Klaus Huberren eskolak hartu zituen. 1976an orkestra handi baterako pieza bat osatu zuen eta lan horreki Alemaniako musikari gazteen artean lehenengo mailetara iritsi zen; soiltasuna eta gorazarrea erakusten zituen aldi berean, eta joera hori nabarmen gelditu zen ondorengo lanetan ere. Neorromantikotzat hartua izan da. Rihmek ehun eta berrogeita hamar lanetik gora idatzi ditu; ezagunenak hauek dira: Hölderlin-Fragmente ahots eta orkestrarako (1977); Monodrama, biolontxelo eta orkestrarako (1983), Tutuguri (1981-1982), zazpi piezako saila, eta Jakob Lenz (1979), Die Hamlet-Machine (1983-1986) eta Mexikoren konkista (1987-1991) operak.