Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Righi, Augusto

Fisikari italiarra (Bolonia, 1850 - Bolonia, 1920). Palermoko eta Boloniako unibertsitateetako irakaslea. Zenbait ikerketa gai landu zituen bereziki: elektrizitatearen hedapena gasen barruan eta uhin elektromagnetikoen erreflexioa azal mekanikoen gainean. Marconiren irakasle izan zen Boloniako unibertsitatean.