Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rikardo Cornwall-ekoa

Erromatarren erregea 1257-1272 urteetan (Winchester, 1209 - Berkhamstead, 1272). Joan Lur Gabea Ingalaterrako erregearen semea eta Henrike III.a Ingalaterrakoaren anaia zen. Gaskoien aurka borrokatu zen 1225-1226 urteetan eta Kernev edo Cornwall-eko duke egin zuten 1227an. Erromatarren errege izendatu zuten Aachen-go hirian 1257an. Anaia Henrike III.ari lagundu zion Ingalaterrako baroien aurkako borrokan.