Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rikardo Chichesterkoa, santua

(Jaiotza izenaz Richard Wyche). Ingeles elizgizona (Droitwich, Worcestershire, 1198 - Dover, Kent, 1253). Parisen eta Oxford-en egin zituen teologiako ikasketak eta 1244an egin zuten Chichester-ko apezpiku, Henrike III.aren gogoaren kontra. Erregearen aurka borrokatu zen hil arte. 1262an egin zuten santu. v Jai eguna, apirilaren 3a.