Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richter, Janos

Hungariar orkestra zuzendaria (Raab, 1843 - Bayreuth, 1916). Bere garaiko orkestra zuzendari nagusietako bat izan zen; Richard Wagner bere adiskide handiaren obren emanaldiengatik nabarmendu zen bereziki. Vienan ikasi zuen eta Munich-eko Operako zuzendari izendatu zuten 1867an. 1876an, Wagner-en Nibelungoen Eraztuna obraren estreinaldiaren zuzendaritzan izan zen Bayreuth-en, eta Wagner-en musikaren zuzendari nagusia izan zen handik aurrera. Brahms, Liszt, Elgar, Donanhyi eta Bartok musikarien obrak ere aurkeztu zituen lehenbizikoz munduan.