Ricoeur, Paul
Frantses filosofoa (Valence, 1913). Sorbonako eta Nanterreko irakaslea. Ricoeur-en filosofia deskripzio fenomenologikoen eta gogoetaren analisiaren inguruan eratzen da, eta existentzialismoaren eta psikoanalisiaren eragina ere nabarmena du. “Borondatearen filosofia” deitu izan da. Bere obrarik interesgarrienen artekoak dira: Philosophie de la volonté (1950, Borondatearen filosofia); Histoire et vérité (1955, Historia eta egia); De l’interprétation. Essai sur Freud (1965, Interpretazioaz. Freud-i buruzko saiakera); La Métaphore vive (1975, Metafora bizia); La Sémantique de l’action (1977, Ekintzaren semantika).