Ricci-Curbastro, Gregorio
Matematikari italiarra (Lugo, Ravena 1853 - Bolonia, 1925). Paduako Unibertsitateko irakaslea izan zen. Fisika matematikoa eta kalkulu diferentziala ikertu zituen. 1884an Tullio Levi-Civita dizipuluarekin kalkulu tentsorialaren oinarriak sortu zituen. Erlatibitatearen bere teoria orokorrean Einstein kalkulu tentsorialaz baliatu izanak kalkulu hori ezagutarazi zuen, eta geroztik asko erabili izan da bai geometria diferentzialean eta bai matematikaren beste zenbait ataletan.