Ricci, Matteo
(Txineraz, Li Ma-tou). Italiar misiolari jesuita (Macerata, 1522 - Pekin, 1610). Txinan kristau erlijioa sartzen ahalegindu zen eta Txinako eta Sartaldeko kulturak harremanetan jarri zituen. 1577an abiatu zen Txina aldera eta hango hizkuntza (txinera-mandarina) ikasi zuen Makaoko lurretan. Pekingo hirira joan zen 1601ean, eta ohore handiak egin zizkioten matematikari eta astronomo iaioa zen aldetik. Kristautasunaren eta Txinako filosofiaren arteko antzekotasunak aztertu eta idolatriatik kanpokotzat jo zituen konfuzianismoaren errituak. Filosofia, historia eta giza zientziei buruzko liburu aipagarriak idatzi zituen txineraz.