Rich, Adrienne
Estatubatuar idazlea (Baltimore, Maryland, 1929). Poeta eta saiakeragilea; emakumearen esperientzia sozialiei buruzko ikerketengatik da batez ere ezaguna. 1951n gradua atera zuen Radcliffeko Unbiertsitatean eta Yale Younger Poets Award saria (Gazte Poesiako Yale saria) jaso zuen bere lehen poema liburuarengatik: Mundu aldaketa bat. 1974an National Book Award (Liburuaren Sari Nazionala) irabazi zuen Diving into the Wreck (Urperaketan murgilduta) poema bildumagatik; hizkuntza, mitoak eta emakumeen historia bezalako gaiak aztertu zituen liburuan. Beste liburu batzuk: Errain baten argazkiak (1963); Emakume batengandik sortua (1976); Hizkuntza komun baten ametsa (1978); Zure jaioterria, zure bizitza (1986); Mundu zail bateko atlasa (1992). Bere bizitzan eta karreran feminista aktiboa izan da, eskubide zibilen eta bakearen aldeko borrokalari sutsua, bere poesia askotan islatzen den eta ikus daitekeen bezala. Bere sinesmenak zalantzan jartzera bultzatzen du irakurlea, eta berak ere bere buruaren azterketa egiten du, bere hebrear ondoretasunaz, homosexualitateaz edota, besteak beste, zapalkuntza politikez gogoeta eginez.