Ricardou, Jean
Frantses idazlea (Cannes, 1932). Nouveau Roman literatura moldeko lanak egin zituen hasieratik. Hizkuntzaren autonomiak eta, kontakizun alorrean, deskribapenaren nagusitasunak biziki markatu dute haren literatura lana: L’Observatoire de Cannes eleberria (1961, Cannes-ko behatokia), La Prise de Constantinople (1965, Konstantinoplako konkista), Les Lieux-dits (1969, Leku izenak), Révolutions minuscules (1971, Iraultza ñimiñoak), Paradigme, Albert Ayme (1976). Nouveau roman-en kritika lanak ere idatzi ditu: Problèmes du Nouveau Roman (1968, Nouveau Roman-en arazoak), Pour une théorie du Nouveau Roman (1971, Nouveau Roman-en teoria baterantz).