Rhin (Bas-)
Frantziako ipar-ekialdeko departamendua [67], Alsaziako lurraldearen iparraldean, Alemaniarekin muga egiten duena (Rhin ibaiak bereizten ditu). 4.786 km2 eta 915.676 biztanle. Prefetura hiria, Estrasburgo. Suprefetura hiriak: Erstein, Haguenau, Molsheim, Saverne, Selestat eta Wissemburg. Hizkuntza: alemana eta frantsesa; Alsaziako dialektoa ere asko erabiltzen da. Hiru eskualde nagusi bereizten dira: Alsazia Behereko ordokia ekialdean, mendi apalak mendebalean eta Vosges mendialdea hego-mendebalean. Nekazaritza oparoa eta industria sarea aberatsa dira.