Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rhodes, Cecil John

Ingeles finantzaria eta kolonoa (Bishop Stortford, Hertfordshire, 1853 - Muizenberg, Cape Town-dik hurbil, 1902). Aberastasun askoren jabe egin zen Kimberley-ko diamante ustiakuntza lanei esker. De Beers Mining Company konpainia sortu zuen 1880an, eta diamanteen monopolioa lortu zuen oso denbora gutxian. British South Africa Company konpainia sortu zuen 1889an eta baimena jaso zuen urte berean Londresko gobernuaren eskutik Zambeze ibaiaren iparraldeko lurralde zabalak kolonizatzeko (egungo Zambia eta Zimbabwe). Capetown-go koloniako Lehen ministro izendatu zuten 1890ean eta Britainia Handiaren mendeko Hego Afrikako federazioa edo batasuna lortzen saiatu zen. Transvaal-go gobernuaren aurka Jameson-en espedizioak huts eginik (1895) dimisioa eman behar izan zuen (1896). Bere konpainiak hedatzen jardun zuen ondoren eta boerren lehen parte gerran hartu zuen.