Rhee, Syngman
Korear politikaria (Whanghae, 1875 - Honolulu, 1965). Koreako burujabetasuna aldarrikatzen zuten taldeekin bat egin zuen 1894an eta japoniarren mendekotasunaren aurka borrakatu zen. Espetxeratu egin zuten eta kristau bihurtu zen. Burujabetasunaren izpiritua obra idatzi zuen garai hartan. Estatu Batuetara joan zen aske geratu zenean (1904) eta filosofiako ikasketak egin zituen Princeton-go unibertsitatean. 1910. urtean Koreara itzuli zen eta japoniarren aurkako erresistentziako buru bihurtu zen. Xangai-ko hirian Koreako gobernua osatu zuen erbestean (1919) eta bera izan zen, hasieratik, gobernuburu erbestean. 1945ean itzuli zen Koreara eta Koreako Independentziaren aldeko Elkarte Nazionala osatu zuen, 1948. urteko Hego Koreako hauteskundeaetan nagusitu zena alegia. Estatu Batuen laguntzaz betiere, Hego Koreako diktadore bihurtu zen Rhee. 1954an elkarren arteko defentsarako hitzarmena izenpetu zuten Koreak eta Estatu Batuek. 1960. urteko hauteskundeetan ere garaile irten zen Rhee alderdi liberalaren eskutik baina oposizio demokratak baliogabetzat salatu zituen emaitzak, eta lehendakariak alde egin behar izan zuen Koreatik, egozten zizkioten ustelkeria arazoetatik libratzeko.
- Rezaiyeh
- Rezesvinto
- Rh
- Rh
- Rhea
- Rhee, Syngman
- Rheinhessen-Pfalz
- rhesus
- Rheticus
- Rhin (Bas-)
- Rhin (Haut-)