Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rheticus

, Rhaticus edo Rhaeticus, Joachim von Lauchen. Austriar astronomoa eta matematikaria (Feldkirch, Austria, 1514 - Kassa, Hungaria, 1576). Wittenberg-en matematikak irakatsi ondoren Frauenburg-en jarri zen bizitzen Kopernikorekin astronomia lanak egiteko. Kopernikoren ikasle saiatuenetakoa izan zen, eta 1540. urtean bere maisuaren teorien bilduma zen Narratio prima de libris revolutionum Copernici obra argitaratu zuen. Hiru urte geroago Kopernikoren maisu lana argitaratu zuen Nurenberg-en (De revolutionibus orbium caelestium). Trigonometriari buruzko ikerketak egin zituen 1542-1576 urteetan: Opus palatinum de triangulis (1596).