Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Remak, Robert

Alemaniar sendagile eta ikerlaria (Posen, egungo Poznan, 1815 - Kisingen, Bavaria, 1865). Berlingo unibertsitatean egin zituen ikasketak eta han bertan izan zen irakasle. Nerbio sistemako zenbait gaixotasun sendatzeko korronte elektrikoa erabili zuen lehen osagilea izan zen. Ehunen egiturako xehetasun batzuk ere deskribatu zituen.