Remarque, Erich Maria
Alemaniar eleberrigilea (Osnabrück, 1898 - Locarno, Suitza, 1970). Soldadu izan zen Lehen Mundu Gerran eta arrakasta handia lortu zuen gerraren aurkako Im Westem nichts Neues (1929, Berririk ez mendebaleko frontean) obrari esker. Bi urte geroago kaleratu zuen lehen eleberriaren jarraipena zen Der Weg zurück (Itzulera) eleberria, gerra ondoko arazoak agertu zituena. Hitler aginpidera heldu zenean Suitzara alde egin zuen lehenik eta Estatu Batuetara gero. Obra nagusiak: Drei Kameraden (1938, Hiru burkide), Arc de triomphe (1948, Garaipen arkua), Der schwarze Obelisk (1957, Obelisko beltza), Zeit zu leben und Zeit zu sterben (1954, Bizitzeko garaia eta hiltzeko garaia) eta Der Himmel kennt keine Günstlinge (1961, Zeruak ez du begikorik).