Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rekaredo I

Bisigodoen erregea 596-601 urteetan (Toledon hila, 601). Leovigildoren semea. Katoliko bihurtu zen San Leandrok bultzatuta eta uko egin zion aitaren arrianismoari (589. urteko Toledoko kontzilioa). Harrezkero eragin handia izan zuen elizak erresumaren batasunean.