Reggiani, Serge
Jatorri italiarreko frantses antzezle eta kantaria (Reggio Emilia, 1922). Antzerkian eta zineman lan egin du. Indar handiko antzezlea da. 1962tik aurrera kantagintzan jardun zuen eta ospe handia izan zuen alor horretan. Zineman gutxi ari izan bada ere, zinemagile bikainekin lan egin du: Carné, Clouzot, Becker, Duvivier, Ophuls, Visconti, Melville, Ferreri, Angelopoulos. Filmak: Les Portes de la Nuit (1946, Gauaren ateak), Le Doulos (1962, Salataria), Il Gattopardo (1963), La Terrazza (1980).