Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Regina

Kanadako hego-erdialdeko hiria eta Saskatchewan-go herrialdeko hiriburua, herrialdearen hego-erdialdean. 175.064 biztanle (186.521 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Aireportua. Lehen mailako burdinbide eta errepidegunea. Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (petrolio findegiak, altzairugintza, janari industria, nekazaritza jarduerarako makineria) dira ekonomia jarduera nagusiak.