Reger, Max
Alemaniar musikagile, organista eta musika irakaslea (Brand, 1873 - Leipzig, 1916). 1907. urtean Leipzig-eko unibertsitateko musika zuzendari izendatu zuten eta kontserbatorioko konposizio irakaslea. Meiningen-eko orkestrako zuzendari izan zen eta lan bikainak idatzi zituen harentzat. Bachen mireslea zen, eta, haren antzera, kontrapuntuan eta polifonian maisu. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Fantasia eta Fuga do minorren (1898); Bach-i buruzko Fantasia eta Fuga; Mozarten gai baten inguruko Bariazioak eta Fuga (1906).