Red River
Estatu Batuetako hegoaldeko ibaia, Red River of the South izenaz ere ezaguna. 2.044 kilometro luze da eta 241.501 km2-ko ibai arroa du. Ontziz ibil daiteke. Mexiko Berriko estatuko ekialdeko goi-ordokietan du iturburua (Llano Estacado) eta Texas eta Louisianako estatuak alderik alde igaro ondoren Baton Rouge hiriraino heltzen da. Leku horretan bi adarretan banatzen da ibaia; Atchafalaya izeneko adarrak Mexikoko golkoan isurtzen du ura, eta Old River izeneko adarrak Mississippi ibaiarekin bat egiten du. North Fork of the Red, Kiamichi, Little, Black (Quachita), Pease, Sulphur, Wichita eta Washita dira Red ibaiaren adar nagusiak.