Redford, Robert
Estatu Batuetako zinema antzezlea eta zuzendaria (Santa Monica, 1937). Bigarren mailako antzezle gisa lan asko egin zituen Mulligan-en Daisy Clover (1966), Penn-en The Chasse (1966) eta Pollack-en This Property is Condemned (1966, Jabetza kondenatua) filmetan protagonista izan zen arte. Ospea, ordea, G.Saks-en Barefoot in the Park filmak (1967, Parkean oinutsik) eman zion. Paper garrantzitsu eta arrakasta handikoak baztertu izan ditu film kritikoagoak egin ahal izateko. Bestalde, Hollywoodeko izar sistematik urrundurik, Redford saiatu da beti antzezle gazteei laguntza ematen. Hiru film zuzendu ditu: Ordinary People (1980, Jende arrunta), bi Oscar jaso zituena, The Milagro Beanfield Ward (1988), A River runs through it (1992). Beste film batzuk: Butch Cassidy and the Sundance Kid (1969), Jeremiah Johnson (1972), All Men of President (1976, Presidentearen gizon guztiak), Brubaker (1980), Out of Africa (1985, Afrikatik).