Recto, Claro Mayo
Filipinetako politikaria (Tiaong, 1890 - Erroma, 1960). Estatu Batuen neokolonialismoari aurre egin zion lehen buruzagi filipinatarra izan zen. Estatu Batuekin Filipinetako independentzia osoa negoziatu zuen taldean parte hartu zuen (1934). Bigarren Mundu Gerran, japoniarren inbasio garaian jardun zuen José Laurel-en gobernuko kide izan zen, eta Filipinetako gobernuaren neutraltasuna aldarrikatu zuen gerra ondorengo urteetan. Galdu egin zuen 1957ko lehendakaritzarako hauteskundeetan.