Reclus, Élisée
Frantses geografoa eta anarkista (Sainte-Foy-la-Grande, 1830 - Thourout, Brujas-etik hurbil, 1905). Erbesteraturik bizi behar izan zuen 1851. urtetik aurrera errepublikaren alde agertzen zituen ideiengatik. Europan eta Amerikan ibili ondoren Parisa itzuli zen berriro eta La Terre, description des phénomènes de la vie du globe (1857, bi liburuki; Lurra, lurreko bizitzaren fenomenoen deskribapena) obra handia idatzi eta argitaratu zuen. Internazionalista zen aldetik Komunan parte hartu zuen eta erbesteratu zuten berriro. Bruselako unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1892an eta garai hartan hasi zen idazten La Nouvelle Géographie universelle, la terre et les hommes obra erraldoia (19 liburuki, Unibertsoko geografia berria, lurra eta gizakumeak). Eragin handia izan zuen espainiar anarkistengan eta horiek haren obrarik gehienak argitaratu zituzten Espainian gazteleraz. Euskaldunez ere idatzi zuen artikulu bat, “Les Basques, un peuple qui s´en va” (1867, Revue-des-Deux-Mondes).