Red River of the Nord
(Eusk. “Iparraldeko Ibai Gorria”). Estatu Batuetako iparraldeko eta Kanadako hegoaldeko ibaia. 879 km. Bois de Sioux eta Otter Tail ibaien bilgunean du iturburua. Ipar Dakotako eta Minnesotako estatuen arteko muga eratzen du eta Kanadako hegoaldeko Manitobako lurraldean barneratzen da, ura Winnipeg aintziran isuri arte. Wild Rice, Sheyenne, Pembina eta Assiniboine dira ibaiaren adar nagusiak.