Redfield, Robert
Estatu Batuetako antropologoa (Chicago, 1897 - Chicago, 1958). Zuzenbideko eta antropologiako ikasketak egin zituen Chicagoko unibertsitatean. Mexikon eta Yukatanen egon zen, eta nekazaritza giroko gizartea hiri giroko gizarte batekin harremanetan jartzen denean gertatzen diren aldaketa sozial eta kulturazkoak aztertu zituen. Estatu Batuetako antropologiari norabide modernoa eskaini dion antropologoetako bat izan zen Redfield. Obra nagusiak: Tepoztlán, A Mexican Village (1930, Tepoztlan, Mexikoko herri bat), Chan Kom: A Maya Village (1934, Chan Kom; Herri Maia bat), The Folk Culture of the Yucatán (1941, Yucatango nekazaritza giroko kultura), The Little Community (1955, Herri txikia) eta Peasant Society and Culture (Baserritar giroko gizartea eta kultura).