Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

raskolniki

iz. XVII. mendearen erdialdean, Errusiako eliza ortodoxotik bereizi zen izen bereko taldeko kidea. 1654. urtean Nikon aitagoiak Errusiako elizaren liturgia berritu zuen; zenbaitentzat berrikuntzak mendebalaren eraginaren ondorioa ziren eta tradizioaren aurkakoak, beraz, eta, hala, zisma gertatu zen. Zismaren ondoren raskolnikiak bi taldetan banatu ziren: popovtsiak, elizaren hierarkiaren aldekoak, eta bezpopovtsiak, elizaren hierarkiaren aurkakoak.