Rashid al-Din
edo Resid ed-Din. Pertsiar historialaria eta estatu gizona (1247 - 1318) Pertsiako errege mongoliarren osagilea zen eta Gazan Kan-en agintaldian bisir eta kronikaria izan zen. Yami’ al-Tawarij (Historia bilduma), lehen mailako obra historikoa, idatzi zuen, han hebrear, pertsiar, arabiar, turkiar, mongoliar, indiar, frantziar eta txinatar herrien historia jasotzen duena. Filosofia eta teologiari buruzko liburuak ere idatzi zituen arabieraz.