Rashid Rida, Muhammad
Erreformatzaile musulmana (Tripolitik hurbil, Libano, 1865 - Siria, 1935). Mistizismoak eraginik Salafiyya mugimendua sortu zuen antzinateko tradizio islamdarraren defentsarako. Al-Manar (Itsas-argia) aldizkari islamdarra sortu zuen Kairon (1898). Otomandarren aurka matxinatu ziren arabiar abertzaleei lagundu zien, eta Faysal I.a Siriako errege aldarrikatu zuen Siriako kongresuan izan zen (1920). Islama mundu modernora egokitzen saiatu zen (poligamiaren murrizketa, emakumearen askatasunaren aldeko urratsak…).