Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramsey, Alf

Britainiar futbolaria eta entrenatzailea (Dagenham, Essex, Ingalaterra, 1920 - 1999). Bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria izan zen. Southampton taldean egin zuen debuta, 1946an, atzelari gisa. 1949an Tottenham Hotspur-ek fitxatu zuen, eta talde horrekin Ingalaterrako Bigarren Mailako Liga irabazi zuen 1950ean, eta lehen mailakoa 1951n. Nazioarteko hogeita hamaika partida jokatu zituen bere herrialdeko selekzioarekin, eta erretiroa hartu ondoren, 1955ean, Ispwich Town taldeko entrenatzaile bihurtu zen. Talde horrekin bigarren mailako txapelketa irabazi zuen 1961ean, eta lehen mailakoa 1962an. Hurrengo urtean Ingalaterrako selekzioa hartu zuen bere kargu, eta 1966an munduko txapelketa irabazi zuen taldea osatuz joan zen. Ingalaterrako selekzioarekin, entrenatzaile gisa, 113 partida jokatu zituen, eta horietatik 96 irabazi. 1974an kargutik kendu zuten.