Ranaivo, Flavien
Madagaskarreko poeta lirikoa, frantsesez idazten duena (Arivonimamo, 1914). Tananariveko Lycée Gallierin ikasketak egin ondoren gobernuko informazio zerbitzuetan lan egin zuen 1945 arte. 1952ra artean kazetaria izan zen eta Tananariveko Hezkuntza ministroa izan zen 1960 arte. Amodiozko elkarrizketetan oinarrituriko poesiak idatzi zituen nagusiki: L’Ombre et le vent (1947, Itzala eta haizea), Mes Chansons de toujours (1955, Nire betidaniko kantak) eta Le retour au bercail (1962, Sorterrira itzultzea).