Ramus, Petrus
Frantses filosofoa, matematikaria eta humanista (Cuts, Vermandois, 1515 - Paris, 1572). Arteetako ikasketak egin ondoren Aristotelesen aurkako bi obra idatzi zituen (1543, Dialecticae partitiones eta Aristotelicae anidmaversiones), biak erregeren kontseiluak kondenatu zituenak. U eta v bereiztea proposatu zuen, besteak beste. Henrike II.a erregeak kondena indargabetu zion 1547an eta 1551. urtean, Lorrenako kardinalaren laguntzari esker, katedradun egin zuten Collège de France-n edo Frantziako Eskolan. Erreformari atxiki zitzaionean, katedra utzi behar izan zuen. Amboise-ko bakeari esker berreskuratu zuen katedra (1563). Presles-ko eskolan hil zuten, San Bartolome egunaren bezperan (1572).