Rampling, Charlotte
Britainiar zinema antzezlea (Sturmer, 1945). Richard Lesterrek zuzenduriko The Knack and How to Get It (1965, Knack eta nola lortu) filmak ezagutarazi zuen aktore gisa. Misteriozko kutsuzko pertsonaiak antzeztu ditu, batez ere; Il portiere di notte (1947, Gaueko atezaina), Farewell, My Lovely (1975, Adio kuttuna).