Ramsden, Jesse
Ingeles teknikaria (Halifax, Yorkshire, 1735 - Brighton, Sussex, 1800). Fisika alorrean erabiltzeko tresneria eta tresneria optikoak sortzen hasi zen. 1768. urtean beirazko diskoa zuen makina elektrostatikoa asmatu zuen eta mikrometroak, betaurrekoak eta zirkulu graduatuak sortu zituen ondoren. Haren izena duten teodolitoa eta dinamometroa ere sortu zituen.