Ramond de Carbonnières, Louis
Frantses politikaria eta geologoa (Estrasburgo, 1755 - Paris, 1827). Rohan-go kardinalaren kontseilaria zen eta diputatu hautatu zuten alderdi erregezalearen eskutik legebiltzar konstituziogilerako. Luis XVIII.aren estatu kontseilaria izan zen, bestalde. Pirinio mendiei buruzko lanak ere argitaratu zituen: Observations sur les Hautes-Pyrénées (1789) eta Voyage au Mont Perdu (1801).