Ramon Nonato, santua
(Katalaneraz Ramon Nonat). Kataluniar elizgizona (Portell, Cerveratik hurbil, 1200 - Cardona, 1240). Pedro Nolaskoaren adiskidea zen eta mesedetako ordenan sartu zen hark bultzatuta (1224). Aljerian egon zen erredentzio misioak bideratzen, eta torturak jasan zituen. Gregorio IX.a Aita Santuak 1239. urtean deitu zuen Erromara kardinal izendatzeko, baina bidean hil zen. Ama hil ondoren jaio zelako zuen nonato izengoitia. v Jaieguna, abuztuaren 31a.