Ramiro Ia
Aragoiko erregea 1035-1063 urteetan, Nafarroako Antso III.aren eta Antsa Aibar-ekoaren semea (Graus-en hila, 1063). Premua zen arren, ez zioten Nafarroako erregetza eman sasikoa zelako. Erronkaritik Sobrarbe eta Ribagorza-ko konderrietaraino hedatzen zen haren mendeko lurraldea. Zaragozako, Tutera eta Huescako errege musulmanekin bat eginik, Nafarroa inbaditu nahi izan zuen, baina Gartzea IV.aren aurkako gudua galdu zuen 1043ean Tafallan.