Rambouillet-eko markesa
(Catherine de Vivone). Frantses aristokrata (1588 - 1665). XVII. mendearen lehen erdiko frantses literaturaren bilakeran eragin handia izan zuen. 12 urte zituela ezkondu zen gerora Rambouillet-eko markesa izango zen Charles d’Angennes-ekin. Hôtel de Rambouillet izeneko aretoa sortu zuen, kulturaren eta literaturaren inguruko tertuliak egiteko. Frantses literatura klasikoaren garapena areto hari eta sortu ziren antzekoei zor zaio, hein handi batean.