Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramayana

(Eusk. «Ramaren erromantzea»). Indiako bi poema epiko nagusietan laburrena; Mahabharata («Bharata dinastiaren historia epikoa») da bestea. Valmiki poetak idatzi zuen Ramayama poema sanskrito hizkuntzaz, K.a. IV. mendean. Berrogeita zortzi mila bertso dira, zazpi liburutan banatuak, eta Rama Vishnu-ren zazpigarren avatara-k Sita bahituriko emaztearen bila zebilela izandako abenturak kontatzen ditu. K.o. V. mende aldera berridatzi zuten poema, K.a. IV. mendean idatziriko testuak oinarritzat hartuta. Hiru atal berri erantsi zioten gero, erlijio eta Vishnu-renganako debozio eduki handiagoz hornitu zutenak.