Ramalho Ortigao, Jose Duarte
Portugaldar idazlea (Porto, 1836 - Lisboa, 1915). Eça de Queirós eleberrigilearen laguntzailea izan zen O misterio da estrada de Sintra (1870, Sintrako errepideko misterioa) eleberrian. Eça-rekin ere As farpas argitalpenari eman zion hasiera 1871. urtean, eta garai hartako Portugalgo kulturaren ikuspegi zabala eskaintzen zituzten hilabetekariak kaleratu zituzten. Lan kritikoak (1879, Teofilo Braga), bidaia liburuak (1883, Holandan; 1887, John Bull eta haren uhartea) eta ipuinak (Contos cor de rosa; 1870, Arrosa koloreko ipuinak) idatzi zituen bestalde.