Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ramadan

iz. Musulmanen egutegiko bederatzigarren hila. Baraua da ramadango ezaugarri nagusia, musulman guztiek bete behar dutena. Goizaldetik arratsaldea arte irauten du barauak eta tarte horretan debekatua dute jatea, edatea, tabakoa erretzea, gorputza usain gozoez lurruntzea eta sexu harremanak izatea. Baraualdia arratsetik goizaldea arte eteten da. Ramadanari amaiera emateko id al-fitr edo baraualdiaren etena delako festa ospatzen da.