Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramakrishna

(Gadadhara Chattopadhyaya, Ramakrishna deitua). Erlijio gizon hindua (Hooghly, Bengala, 1836 - Kalkuta, 1886). Bere garaian eragin handia izan zuen bedanta filosofia sistemaren jarraitzailea eta sustatzailea izan zen. Indian eta atzerrian hedatu zituen Ramakrishnaren ideiak haren ikaslea izan zen Vivekananda filosofo indiarrak. Belur-en (Kalkutatik hurbil) bere izeneko erlijio ordena sortu zuen 1897. urtean, gero munduko herri guztietara hedatu zuena. Ramana Maharshi filosofoa izan zen Ramakrishnaren tradizio mistikoaren jarraitzailea.