Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ra

edo Re. Mit. Antzinako Egiptoko Eguzkiaren jainkoa. Oinez doala irudikatzen zen zenbaitetan eta giza gorputzaz eta belatz buruaz bestetan, buru gainean eguzkiaren diskoa zuela betiere. Mitologiaren arabera, ekialdetik irteten zen Ra eta 24 ordu ematen zituen Nilo ibaiaren gainean. Bi ontzitan egiten zuen bidaia; bata egunez erabiltzen zuen eta gauez bestea. Egunean zeharreko bidaian Apopi sugearekin borrokatu behar izaten zuen, eta gaua Ra hiltzen zenean iristen zen. Ra-ren forma hilak iluntasunaren eremua alderik alde igarotzen zuen eta egunsenti aldean ekialdean agertzen zen. Ra, bestalde, lehen faraoitzat hartua zen.