Quantz, Johann Joachim
Alemaniar musikagilea eta flautista (Oberscheden, 1697 - Potsdam, 1773). Musikaren historiako flautista eta teorigile aipagarriena da. Dresden egin zituen musika ikasketak, eta geroago Vienan (1717). 1723-1737. urteetan Europa osoan zehar ibili zen. Alemaniara itzulitakoan, Prusiako printzearen, geroago Frederiko II.a Handia izan zenaren, flauta irakasle izendatu zuten, eta haren zerbitzura egon zen hogeita hamar urtez. Flautarako lanak idatzi zituen batik bat: 300 kontzertu eta sonatak. Bestalde, garrantzi handiko flauta ikasbide baten egilea izan zen: Versuch einer Anweisung die Flöte traversiere zu spielen (1752, Zeharkako flauta jotzeko ikasbide bati buruzko saiaera).
- Qing
- Qom
- Quadros, Jânio da Silva
- Quant, Mary
- quantum
- Quantz, Johann Joachim
- quark
- Quart, Pere
- quasar
- Quasimodo, Salvatore
- Quattrocento